BASONDO
Argazkigintza, bideogintza

BISITAK

LEKUA ETA INGURUA
Urdaibai

XABIER MAIZTEGI FUNDAZIOA
|Hasiera|


Eskolaumeen bisitak dira Basondon zeregin nagusia. Lekuan lekuko natura klaseak ditugu, euskeraz zein erderaz emanak. Edukia, haur edo gazteen adinera egokitua eta animaliekin harreman zuzenean. Bisitak izan daitezke edo goizekoak edo egun osokoak, kasu honetan kanpu-ekintzak egiten dira arratsaldean. Prezioa 4 euro umeko lehenengoan eta 7 bigarrenean. Hemen daukazu web bat, Bilboko kolegio frantsesaren bisita bat kontatuz.

Eskola baten bisita tipikoa:


Eskola-autobusak normalean hamarrak-hamar ta erdietan heltzen dira Santimamiñera, koben aurrean aparkatu eta 11-ak inguruan hasten dute ibilbide gidatua, taldekako monitoreekin. Bisitan bi bat ordu ematen dituzte eta gero geratu egin daitezke ekarritako bazkaria jaten picnic-gunean eta hiruretan edo, autobusa dator bila. Egun osoko bisitetan, goiztxuago jaten dute eta arratsaldea ematen dute kanpo ekintzak egiten, lauak edo bostak arte. Edozein adinetako haur zein gazteek egin dezakete bisita, nahiz ta eguraldi txarra egon, jantzi egokiak ekarriz gero.

|diseño Saregin ®| |Copyright © 2.004 Todos los Derechos Reservados Fundación Xabier Maiztegi|