|

ˇˇ TURDAIBAIREKIN AKTIBA ZAITEZ !!!
Maiatzaren 1ean Basondon
“Turdaibairekin aktiba zaitez” ekintzaren aurkezpena izango da,
TURDAIBAIko turismo euskarrizko elkarteak antolatuta.
Ekintza hau udaberriko kanpaina
eraginkor baten aurkezpena izango da, eta maiatzeko eta ekaineko
asteburu guztietarako ekintzak antolatu dira.
Gure eskualdeko kultura, kirol
eta aisialdiko agenda aurkeztu dugu, hainbat ekintzaz osatuta, ume
zein nagusientzat, kirolarientzat, eta natura, artea edo kultura,
besteak beste, gustatzen zaienentzat.
Busturialdea - Urdaibaik badu zer
eskaini bisitari bakoitzari.
Jai giroan emango dira ezagutzera
eskualdeko turismo enpresek antolatutako ekintzak, inguru honetako
ostatuen eskaintza zabal eta aparta Euskadiko Biosfera Erreserba
bakarrean egonaldi planifikatu eta iraunkorrak sustatzeko.
Sariak zozkatuko dira:
·
Asteburu baterako egonaldia
·
Urdaibaiko ekintzak:
o
Basondorako sarrerak
o
Txangoak itsasontziz Olatu eta Hegaluzerekin
o
Kanoan itsasadarra jaistea UR Urdaibairekin
o
Txangoa belaontziz, bazkaria barne
Eta ez ahaztu, parkerako
sarrerarekin, hegazti harrapakariak ikusteko aukera duzuela (belatzak,
hontzak, arranoak, saiak...). Egun horretan antolatu dituzte, hain
zuzen, 13:00etan eta 18:00etan.
Turdaibaik asteburu, zubi edo
astea eskualdean pasatzeko aukera eskaintzen dizu. Mota guztietako ostatuak dauzkagu: kanpina, aterpetxea,
bungalowa, apartamentua, nekazaritza-turismoa, landa-etxea, ostatua,
hotela. Zuen beharrizanetara egokien moldatzen dena aukeratu
dezakezue.
Etorri, gozatuko duzue eta Urdaibai hobeto ezagutzeko
aukera izango duzue.
PROGRAMA DE ACTIVIDADES

|