Basondora Gernika-Lekeitio errepidetik
etorri zaitezke; eskuinetara hartu Santimamiñeko
kobetarantz eta zentru ondoan geratu, kobetako parkinean.
Ez dago garraio publikorik zentru-bertaraino. Gernikatik
lau kilometrotara dagoen Arteagaraino autobusean iritsi
daiteke. Arteagako plaza-ondoan hasten da bide asfaltatu
bat eta kilometro bat-inguru igo behar da Santimamiñeraino
iristeko.