Gure zeregin nagusia hezkuntzazkoa izan arren, basafaunaren
berreskurapenean ere bagabiltza. Alde batetik, leku edo
instalazio egokien faltagatik, sendategiek mantendu ezin
dituzten animalia askatuezinentzako harrera zentru bezala
aritzen gara. Bestetik, bisonte europarra edo otso iberiarra
bezalako espezien babespen proiektu europarretan kolaboratzen
dugu. Etorkizunerako, nahiko genuke baita mehatxatutako
espezien birsartze proiektuetan parte hartu, giltzapean
ugaldutako aleekin.
Bolondresgintza :
Fundazio txikia gara eta baliabide urriduna. Laguntzen
gaituzten bolondresen dohaineko lanari esker jarraitzen
dugu aurrera: albaitaritza, biología, ingurune erabilera,
loregintza…ikasleak edo ordu libreetan laguntzen gaituzten
naturazaleak. Edozein laguntza da eskertzekoa. Ideia edo
iradokizunen bat baduzu, gurekin kontaktuan jar zaitez beste
barik.