Irabazi-asmorik
gabeko izakia da, onura sozialekoa aitortua izan dena. Basaberen
defentsan heziketan aritzen da. Bere lanak aitorpena jasan
du sari desberdinen bitartez, bere sortzaileari Eusko Jaurlaritzak
emandako Etologia eta Ekologiazko Gonzalo Nardiz Saria,
esate baterako.
Historia apur bat:
Gure Fundazioaren historia Garaien hasi zen, Arroitabeiti
baserrian. Bertan, Xabier Maiztegi albaitariak edozelango
animalia zauritu, gaixo, utzitako, dekomisatu eta hartzen
zituen, basafaunaren berreskurapen zentru bihurtu arte.
Eskolaumeentzako bereziki zuzendutako sentsibilisazio lanetara
dedikatzea izan zen bigarren pausua. Urte guzti hauetan,
hamarmilaka eskolaumek bisitatu ditu Fundazioaren zentruak.
Xabierren heriotzaz geroztik, Kortezubin darrai lanean,
Urdaibaiko erreserbaren bihotzean.